Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Lunada | Pico la Miel & Porrones | Mendiko eskia

Gaurkoan Lunada aldera itzuli gara Powder lunatikoa dastatzera! Edurra mara-mara dihardu egun batzuetan eta nahiz eta eguraldi ezengonkorra suertatu aprobetxatu beharrezkoa da. Ez dogu horrelako hautsa askotan topatuko leku honetan eta.


Goizeko 6ak bueltan esnatzen gara Zornotzan eta Lunadarantza habiatzen gara plan zehatzik euki barik. Gabaz heldu gara eta ondiño edurretan dabil... marroia ondo sartuta dago tontorretan. Eski estazioko bidegurutzean aparkatzen dogu bide baztarrean, estaziotik 3Km-tara. Hemendik arrastoa zabaltzen (lehenengoak gara!) estaziora goaz eta bertotik aurrera, arrastreen zutabeak jarraituz (ez da piperrik be ikusten) bagoaz txiri-txiri gorantza.

Azken zutaberarte heldu eta... marroia gain gainean daukagula, beno, buelta eman behar! Narruak kendu eta bagoaz beherantza.

EDUR BIKAINA!! HAUTS-HAUTSA!! POWDER LUNATIKOA!





Eskiatzeko edurra erreza dan arren (eta gozatzekoa), ez da erliebea bereizten eta askotan ez da erreza abiadura handia eroatea. Astiro goazen arren, bira eder batzuk ein doguz behintzat!
Estazio behera heldu eta duda mudatan gagoz berriro igotzeak merezi ete daben. Itxaroteko, lunadako refugiora goaz garagardo pare bat edaten.

Marroia tontorrean dihardu jolasean ondiño. Momentu horretan bestaldean dagoen tontor bat argitzen da, Los Porrones delakoa. Esan eta ekiñ, bagoaz harantza! Hemen be marroia sartu jaku eta alde egin behar... ez gara tontorrera heldu baina lepo batera bai behintzat, jaitsieran... gozatu ederra hemen be!!






Hurrenarte sugelandarak!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.