Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Txirrindularitza

Islandia mendiko bizikletan (I.go atala)

Bueno… Enekok hil ingo nau!!! Ekainean agindu neutzon Islandiatik in behar neban bidaieri buruz kronika idatziko nauela, 6 hilabete pasa dire ie ta ondiño hasi barik nau! Desastre…

Bueno, ba kasue da urte pare bat edo dala sartu jatezan Islandia bizikletan iteko gogoak, interneteko blog bat irakurrite, ta bueno, gauzea hor geratu zan. Baia oin, lanez aldatute, udan oporrak eukiteko aukerea etorri jaten ta uztailean ikusi neban momentue bidai hori iteko.



Azkenengo momenturarte eneban argi ikusi, ta bidaia hasi baño hilabete lehenau hartu neban buelue. Ta joan baño astebete lehenau kanzeletako egon nintzen, beste gauza batzuen artean, ziatikeagaz txarto egon nintzelako… Baia bueno, akabuen planetak lerrotu ziren eta hor doa abenturea!
De la mano de tu vecino y amigo: Google Earth eta Wikiloc!

UZTAILAK 2: Mungia – Frankfurt

Nire helburue Mungitik bizikletan urten aeroporture, bizikletea abioien dauen moduen sartu alforjak eta dana (Lufthansak antza hau aukerea emoten dau!), Islandiari bueltea emon ta bueltan be bizikletan heldu etxera. Hori dala eta, buelue atsaldeko 7tan hartu neban, badaezpada. Ezetuten doztezuenok bakizue lar puntuala enazela, ta gurau neban denporaz ibili. KAKA!! Oingoan be berandu!! Aurreko egunerarte lanean ibilite, maletea iten egon nintzen egun oso ata akabuen aitek eroan behar aeroporture!
Hor be arazoak hasi ziren: ezin dotezela alforjak eroan biziketan ta aparte faktura behar dodazela. 5 aldiz edo deitu neban bada ezpada, aeroporture bertora be joan nintzen galdetzen… Ta danatan esan zoztien problema barik sartu ahal dotela bizikletea osorik. Ba oingoan ezetz. Y tener que tragar. Ganera 50€ kobra zoztiezan bizikleteagatik. Empezamos bien!
Buelue lo pasa neban. Frankfurt-en euki neban eskala, ta abioie itxaroten nauela megafoniatik esan zeurien overbooking-e dala eta boluntarioak bile dauzela Islandiara hurrengo egunean joateko, 400€ko ingresoa iten zotzuela por las molestias. Bakizue nor aurkeztu zan boluntario, ezta??? Hotel 4 estrellas pageta, afarie ta bertorarte autobuse barne, ta dirutxue, zelan esan ezetz! Ganera Islandiara berandu helduko nintzen, ta enauen euki klaru non lo ein, asike hurrengo eguneko buelue eguerdien zalez denborea emongo zozten kanpiñen batera heltzeko. Itzel!

UZTAILAK 3: Frankfurt – Reykjavik. 52km

Errege baten moduen lo in ta gero hor joan nintzen abioie hartzen, oingoan bai, denboraz.
Bueluen, oingoan be, lo. Problemaren bat dekot nik bueluekaz, benetan (Conquis-era be, danak nerbioakaz ezin lokartu ta nik 9 ordu in nebazan lo Madrid – Buenos Aires rekorriduen).
Heldu nintzen azkenik Islandiara!!! Bildur izen nintzen bizikletea zelan etorko zan… Ta bueno, bizikletea bera ondo, baia alforjatako kremallera bat apurtu zoztien ta soka bategaz lotute etor ziren alforjak, eta bizikletarako erosi neban argie galdu in zan (hori azkena nire errue). Hong izeneko frantsez batek (bai, bera frantseza, baia familia vietnamita) emon zozten argitxu bet, ezan bestean bestekoa, baia eskertzen da segurtasun neurri txikiren bat eukitea behintzet!
BANOAAAA!!!!!!
Reykjavik-erako bidea espero neban lasaiaue izetea, baia ez! Autobia bat zan, dana trafikue, ta hortxe ya ulertu neban Islandiako esaera famatu hori: “si no te gusta el tiempo que hace, espera 5 minutos”. Ezauen emoten euririk ingo zauenik, baia ongietorrie emoten etorri jaten.
Beste gauza bat be ikasi neban: ikusten bazu aurrez datozen kotxeak limpiaparabrisak martxan deukiezela, geratu ta jarri euritako erropak, hor aurrean eurie dau eta! (Porzierto… Ni bizikletan joan nintzen, baia beste ZORO BAT ikusi neban 40L inguruko motxila bategaz aeroportutik urteten KORRIKA!!!!)
Aeroportutik hurbil gasolindegi baten errubedak puztuten saiatu nintzen, buelorako apur bet desinfla in behar nebazen eta. Baia Islandiako leku askotan manometroak limitea deukie, enaz gogoratzen 2 BAR baziren, eta hori mendiko bizikleta batentzako nahikoa izen ahal da, baia kontuen eukite errepidetik joango nazela gehiena, eta inportanteena, atzean 25kg dekotazela… Ba oso gitxi zan. Aurrerau tope beharko neban beste gasolindegi bat ia.
1. egune: 52km
Esan dotelez, aeroportutik Reykjavik-era bidea oso oso itsusie. Dana trafikoa, dana autobia, kotxeak a toda ostia… Bufff, dana holan bazan, arrepentiduten hasite egon nintzen joateaz!
Azkenean heldu nintzen kanpiñera, gaueko 23:00tan, ta ondiño egune argi zauen. Check in, kanpiñe jarri, dutxeu, afaldu… Ordubiek. Ta ondiño argi!!!! Eskerrak prepareta joan nintzela:
Kit de sueño

UZTAILAK 4: Reykjavik – Thingvellir. 45km

Bidaie hasi aurretik, amaieran pentsetan egon nintzen. Ta horregatik eroan nauen, alforjataz aparte, motxila bat erropa garbiekaz, abenturan zehar erropa danak zikinduko nebazan eta gero amaieran erropa garbiek euki gure nebazalako kapitalean egun bare bat egoteko. Ba… Ezan ideia ona izen. Hasteko, motxila hori autobús geltokien izteagatik 100€ kobra zoztiezalako!!! Interneten irakurri neban konsignak merkeak direla, baia danak okupeta egon ziren, asike turismoko ofiziñan itzi behar izen neban, a precio de oro.
2. egune: 45km
Barriro be, Reykjavik horroroso. Handik urtetako txarto pasa neban, trafiko asko… Azkenean konturatu nintzen hiri osoa dauela bidegorriz beterik, eta errepideak eroaten dotzun leku guztietara eroaten dotzuela bidegorriek… Baia kartel barik!! Egun erdie behar izen neban hiritik urteteko!

Hiritik urten nintzen momentue, hori da lasaitue hartu nebana!
Egun horretako atraktibo turistiko bakarra Thingvellir zan. Leku horretan batuten direz plaka euroasiatikoa eta amerikarra. Hobeto esanda, batu beharrean banatu iten direz! Urtean 2cm.

Eztot eukiko leku eder honetako argazki dezenterik ba! Ai ama…
Ganera, historikoki oso leku inportantea da, hemen hasi ziren iten islandesak historiako lehenengo parlamentoak (Thing: asamblea – vellir: explanada, Wikipedia dixit) eta antza berton proklama zan Islandiako independentzia.

Horren leku magikoa izenda, berton in gure neban lo. Nahiz eta Islandian akanpada librea baimendute egon, Thingvellir parke naturala izenda, ezin da “por la cara” akanpa, baia gune bat habilitata dau akanpetako. Previo paso por caja, klaro.

UZTAILAK 5: Thingvellir – The middle of nowhere. 70km??

Aurreko gauean nire alboan 60 urte inguruko 3 gizonek akanpa zeurien, eurek bere bizikletan, ta zeozer egon nintzen eurekaz berbetan. Baia eguneko ibilbidea bakarrik hasi nauen. Gogor hasten zan, portu bat igoten, baia txarrena ezan izen portue bera, baizik eta portue ta gero bideak gora segiten zauela, haizea kontran ta eurie dala, dana batera! Bikote belga batek aurreratu zozten 24 urte inguru (enaz ondo akordaten), biek bizikletan ta alforjak eroan beharrean karroak daroiezela. Karroak euren bentajak eta desbentajak deukiez. Material gehiau eroan ahal dozu esfortzu gitxiaugaz, baia inestableauek direz, batez be bide txarretatik joan behar badozu. Oso ritmo fuertea eukien, asike atzera geratu nintzen. 
Aguuuuuuur!!!
Eguerdi parean herri bateko gasolindegien geratu nintzen errubedak puztuten (hemen ya limitaziño barik!) ta eguneko erosketak iten. Islandian herri batetik bestera kilometro piloa dau (kasu askotan 100km inguru) eta herriek horren dire txikiek apenas deukiezela zerbitzuek, eta gasolindegietan dau herriko denda eta jantoki bakarra. Todo en uno!

Erosketak amaitzen nauela aurreko eguneko 3 gizonak etorri ziren ta eurekaz bazkaldu neban. Tino, Javier eta Jesus, Granadakoa lehengoa, Guadalajarakoa bestea (Hiendelaencina herrikoa, etxe rural bat deko berton beran andreak) eta azkena Segoviakoa. Zortea izen zan eurek ezagututea, ze 1000 abentura deukiez bizikleta gainean, bizi osoa daroie bizikletan mundueri bueltaka ta hainbat herri ezagutu dabez. Bazkaldu ta gero euregaz segitan dot. Daroien ritmoa ez jat asko gustetan, ze globeruek emoten deurie: atakeak, tiroiek, erritmo aldaketak… Nork esango zauen hanbat km in dabezela bizikleta ganean batera!!

Hurrengo geralekue Geysir da. Geysir… bakizue! Lurrean dauen zuloa, bertotik ur bero-beroa urteten dala azufre piloagaz, eta arrautz-ustel usaineko lurriñe botaten dauena! Horixe! Geysir berez ezta geiser baten izena baño, iñoizko geiserrik inportanteana. Baia horrenbeste iñuxente dabil mundutik… Ta antza bakoitzari zulora harri bet botatea bururatu jakon, ta akabuen tapona in dabe Geysir koitxedue, eta ya jubileta dau ta eztau ur txorrotik botaten.

Geysir ta gure Tino!
Releboa Strokkur-ek hartutzo, alboan dauen beste geiser batek. Ezta bestean bestekoa baia… Ia horrek luzaro aguantetan dauen!
Strokkur indar betean!!
Inguruen badauz putzu, fumarola, etabar asko gehiau be. Ta kriston KIRATSA!!!
Geisyr ta geiserrak atzean itzite, hurrengo objetibora goaz: Gullfoss. Hemen, alde batetik, argazki kamaran baterie echando ostias amaitzen jatela konturatu nintzen, eta bestetik hotza edo harrapa neban ta gorpuzkera txarra eukiten hasi nintzen. Urjauzitik hurbik dauen taberna baten sartu giñen zeozer beroa jaten (12€-ko bokadillue, hemengo prezioak ez direz brometakoak!) ia berotasunean sartze banintzen, baia bapez: kalentureagaz neuen.
Gullfoss
Ez gendun jakin non ingo gendun lo. Kanping batera joateko atzera bota behar gendun nahiko kilometro, ta puntu honetan hasten dire Highlands-ak, Islandia barneko basamortue… Ba aurrera bota gendun!
3. egune. Eztau jartzen baia… 70km (+5 – 10km)
Handik eta 5 - 10km-ra lo iteko eskiñeren bat topetan hasi giñen. Ibilbidean Gullfoss jarri dot helmugatzat, baia aurrerago in gendulez lo, hor egunean 75-80km ingo genduzen.
Hementxe bota genduzen dendak, ondo deskantsetako asmoz
UZTAILAK 6: The middle of nowhere – Hveravellir. 89km
4. egune. 91km
Nahiko ondo deskantse nauen, eta aunque enintzen guztiz rekupereta egon, nahiko hobeto sentitan nintzen, aurrera jarraituteko gogoakaz, bestela atzera botako nauen leku seguruago baten bile, jodite egon ezkero basamortu hotz bat ezta egoteko lekurik onena eta. Tino berriz, el viajero experimentado… Hori da artaburue!!! Decathloneko 20€-ko tiendakanpaña bategaz (“19.90” esaten zauen, barreka) eta udako saku fin bategaz etorri zan, nora ta Islandiara! Kriston hotza pasa zauela, ta gau osoa lorik in barik egon zala. Normal!!
Glaziarra
Hemendik aurrerako paisajea… BRUTALA!!! Personalmente Islandia osotik gehien gusta jatena, 100% recomendable! Baia kontuen euki behar da hemendik aurrerako bidea offroad dala, ta alkilerreko kotxeatan ez dau seguruak kubriten honetan bideatan pasetan dana, todoterrenoa ez bazu hartzen.
Jesus, ta gure aurrean basamortue
Zaldien trashumantzia



Hortik pase behar gara
Kilometro batzutara kafetegi bet aurkitu gendun. Un oasis en mitad del desierto esaten dana. Eztot lehen esan, baia oso oso oso gomendagarrie (por no decir OBLIGATORIO) Cycling Map-a hartzea. Mapa horretan marketa dator leku bakoitzean aurkitu ahal diren zerbitzuak: janarie erosteko dendak, kafetegiak, kanping, bizikleta dendak… Lehen esan dotelez, herri batetik bestera distantzia handiek dauz askotan, ta derrigorrezkoa da planifikatea, adibidez, zenbat janari eroan behar dozun egun bakoitzean. Hau oin esaten dot, ze hau kafetegie, adibidez, mapan dator. Ta inguruen eztau beste ezer!!! Sopa bero bat hartu (a precio de oro hau be, baia donde no hay mas…) eta espektakulo txiki bet ikusi gendun: kotxe bat errekea kurtze gurean. Akabuen atzera bota zauen, ondo inde ganera!

Seguroak kubriko ete dotzo??
Egune oso luzea in zan: hotza, bide oso txarra, dana gorantz eta beherantz zan apurre be sufritan… Baia aitortu behar dot barriro buelteko nintzela. Ze askotan pentsa izen dot Islandian pasatako sufrimenduek merezi izen badau penea, baia ondo pentsata, betidanik bizikleta ganean ibili gure izen dodazan bideatatik ibili naz. Eta egun hartakoa horretako bide bat izen zan.


Ametsetako bideetatik

Azkenean, oso berandu, Hveravellir-era heldu giñen. Ezta herri bet, kanping bat baño ezta basamortu barrenean. Berton ur termaletako putzu batzuk dauz, eta aprobetxa in behar ziren bañetako! Baia hor gauean hotz itzela in zauen, posiblemente 0 azpitik, ta besteak heldu ta lotara joan ziren segiduen. Ni bañeu ta gero (uretan ondo, baia urteterakoan… Buah!!!!) zeozer beroa afaltzen ahalegindu nintzen, pure de patata, baia iten zauen hotzagaz ezan ure berotzen hornilloan eta… Bueno, eztakit zer afaldu neban be, pasta hotz ta siku bat!

UZTAILAK 7: Hveravellir – Hunaver. 89km


5. egune. 89km
Gaurko egunean ya basamortutik urten behar giñen! Lehenengo kilometroak oso txarrak izen ziren, bidea dana harrie, ta pentsaten gendun holan izengo zala bide osoa, baia 5km edo izen ziren bakarrik, gero ya asfaltoa topetan gendun momentuka. Ganera, atzo dana gorantz izen bazan, gaur gehiena beherantz toketan jakun, asike printzipioz etapa erreza izen behar zan.
Printzipioz diñot ze Tinori sekule ikusi ez doten gauza bat pase jakon: pedala solte jakon, baia ez roskatik, ez. Giretan dauen pedalan zatie bizikletan zauen, eta pedala bera solte. Bueno, ez dakit zelan azaldu, baia beran inbentoa in zauen zelan edo halan konponduteko: pedala zapatillera lotu soka bategaz, eta bizikletan montetan zanean sartu pedala beran lekuen ta egurre! (Pena ez dekotela argazkirik ilustrateko, jaja).
Gaurkoan be bista paregabeak
 Holan ta guzti be, segiduiok!! Oso fuerte dabilz honek agureak! Momentu askotan atzean geratzen nintzen ze erritmo aldaketera sartzen banintzen enintzen helduko Reykjavik-era bizirik! Bapatean, asfaltozko bidera heldu giñen, ta horregaz batera paisaje berde-berdea. Aldatz-behera tente ta luze bategaz topa giñen, zentral hidroelektriko baten parean, eta haran baten barrenean murgildu giñen. Benetan, pelikulazko paisajea emoten zauen!
Ta por fin! N1 edo Ring Road-era heldu giñen!!! Handik kilometro gitxira zauen kanping batera heldu giñen, goizeti, ta trankil dutxau, deskantse eta afari gozo ta beroa hartu gendun lotara joan aurretik
Apur bet nire bidaikideak ezagutu deizuezan, gaur esan dozte Javierrek Tino genio bat dala, koko bat. Arkitektoa ta abokatue, eta Granadako diputaziñoan iten dauela lan abokatu modure, eraikin publiko eta pribatuen permisoak etabar rebisetan… Javier bera filosofiako maisue, ya jubileta. Beran andreak etxe rural bat deko, Isabelle, Hiendelaencinan, Guadalajarako herri txiki bet, eta berari laguntentzo oin. Eta Jesus, funcionario de prisiones, formador edo holako zeozer, Donostin. Beran ordutegie: 6 egun lan, 18 libre!!! Beran etxea antza berak altza zauen zerotik hasite! Hirurok be, fenomenoak!

UZTAILAK 8: Hunaver – Akureyri: 113km

Egun luzea dekogu gaurkoan aurretik! Akureyri-ra heldu gure giñen bai edo bai. Berton Tinon familia dau egun batzuk pasetan. Home Exchange edo holako aplikaziño baten bitartez, euren etxea (etxe bat, hainbet deukiez eta) iztentzie gendeari, eta horren truke eureri beraien etxea izten dotzie. 

6. egune. 113km
 Ondo gosaldu kanpiñeko jantokien, eta hor goaz gogotsu! Baia Jesus belauneko miñegaz hasten da, ta autobuse itxarongo dauela esaten hasten da. Tino ya aurretik abiatu da aspaldi, ta nik bere aurrera jarraitu gure dot, hotz iten dau eta! Baia azkenean Jesus bizikleta ganean montetan da, ta behin berotute miñik ez dekola diño ta aurrera jarraituten dau gugaz.
Emoten dau haizea alde dekogula, eta eguzkie iten dau, giro aproposa bizikletan ibilteko. Baia geldi egoteko ez, haizea dabilelako, eta honek geldialdi luzeak iten dabez, asike nik aurrera botaten dot bakarrik. Varmahlid-era heltzen naz dendan erosketa batzuk iteko (Caja Ruraleko kamiseteagaz doan gizon bat berbetan hasten jate, Naparra, Lizarteko erropa ezagutu dau) eta handik eta denborara heltzen dire besteak. Bazkaldu, eta aurrera segitan dogu. Oin bai, igerten dogu haizea oso fuerte gure alde!! Portu gogor ta luze bat igon behar dogu, ta oso fuerte topetan naz, erdiko platoan igoten… Oso gustora!! Goien Jesus eta biok besteei itxaroten geratzen gara, haizeaz babestuz, erropaz aldatuz eta zeozer jaten.
Ya gitxi falta dogu Akureyri-ra heltzeko, baia bi pega dekoguz. Lehenengoa, Haizea oin oso fuerte dekogula kontra. Eta bigarrena… Javier argazkiak ataraten geratzen dala behin ta berriro!! Holan ez gara sekula helduko! Ganera Jesus eta biok releboka goaz azkarrago joateko. Azkenean Javier bere motibau iten da releboakaz, ta fin-fin goaz holan Akureyri-ra geratzen jakuzen kilometroatan.
Javierren argazkietako bat
Azkenean heltzen gara Tinon familie dauen etxera… QUÉ GOZADA!!! Etxea bero-bero (kalefakziñoa debalde deukie islandesak urte osoan, energia geotermikoagaz), dutxa beroa, erropa garbitzeko labadora, KRISTON AFARIE… Benetan, hareneguneko kafetegie bazan un oasis en medio de la nada, hau zer da??? ZERUE!!!

UZTAILAK 9: Akureyri

 Berandu altza gara gaur, OSO OSO NEKATUTE (ni behintzet) eta egune trankil hartzea erabakiten dogu. Ganera Tinon familie badoa Reykjavik-era eta etxea guretzako dekogu.
Goiz osoa lo pasetan dot sofan (benetan, hecho polvo nau!!) eta eguerdi parean erosketa batzuk ein eta bazkari eder bat jaten dogu. Atsaldean herrie apur bet ikusi… Y poco mas! Holako planagaz ia biher nor animetan dan barriro bizikleta ganera igoten, buffff…


Etxeko erregea

Eztot esan! Akureyri fiordo baten barruen dau, eta uste dot horregatik dala, nahiz eta oso iparraldean egon klima tenplaue deko neguen bebai. “La cuidad del norte” deituten da, 15.000 biztanle dekoz eta (Islandian 2.000-tik gora asko da!). Eta fiordo horretan baleak ikusi ahal dire. Apur bet gorago badau beste herri bet, Husavik, oso famatue dana baleak ikusteko, baia Akureyri-ko fiordoan be ikusten direz noizean behin.
Jatetxe baten bale okela jarten dabela ikusten dot, eta ostras, kuriosidadea sartzen jate, zelan Euskal Herrien aintziña baleaz bizirauten gendun… Baia prezioa ikusite gogoak de golpe kendu jatezan: 60€ platera. 

Akureyri-ko fiordoa
 Afaltzen gauzela biher egingo dogunari buruz berbetan dogu. Egie esan iñork ezteko argi zer egingo dauen. Nire ideia printzipala Husavik-era joatea da baleak ikusteko barkue hartzeko, eta gero Ring Road-etik eskumatara jarraitzea da, hau da, goazen norabidean. Eurek buelta osoa iteko denborarik ezteukie, eta ni noan kontrako norabidean joan eta kostatik joanda hortik dauzen penintsula politek ikustea da beraien asmoa printzipala. No me disgusta. Baia ondiño dana airean dau. Gaur gauean danok be burukoagaz hitzaldie eukiko dogulakoan nau.

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

  1. Aupa ese Ibai makina!!!!! Aspalditik ez geneuzkala zuen berririk!!!!
    P.D: Eneko, zu be makina eeeee ;)

    Goraintziak bioi!!

    ErantzunEzabatu
  2. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.