Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Aspe (2.640m) - Aísa-tik

Mendebaldeko Pirineoetako mendi ikaragarrienetako batera goaz gaurkoan. Aragoi errekaren gainean altzatzen dan kareharrizko harresi erraldoi bat da hain zuzen be.


Luzera: 10 Km
Desnibela: 1.200 md+
Data: 2016/09/24 
Zailtasuna: F
Irteera puntua: Aísatik aurrera jarritu (asfaltozko errepidea) bidea amaitu arte. Riguelo-ko larretan gagoz.
Beste bide batzuk: Candanchu-tik (F), Rioseta-tik (F), HE-ko korridora (PD+), Tuboa (PD), Aspe-ko pasutik (PD-), Ipar aurpegitik (AD), Murcielagos Ertza (D-).
Track: hemen


Pico Lecherín, Mallo Lecherin eta Rigüelo magaletik goaz

Tontor bereziak dira bi hauek, mallo Lecherin eta Riguelo


Hasieran Rigueloko larreetan dagoen Saleras-eko aterperantza abiatuko gara (10'), Erreka gurutzatu (eskumarantza) eta Iparralderantza joko dogu GR-11.1 gurutzatu arte. GR honetara heltzean Iparralderantza jarraituko dogu gure aurrean ikusten dogun enbudo itxurako pasagune batetik zehar (1.950m). Hemendik aurrera norabidea apur bat aldatu beharko dogu, karst inguru batzutatik 'Aspe-ko arrakala' delako-rarte. Bertatik eskumara (E) joanda tontorra zailtasunik barik garaituko dogu.


Lagun batzuk topatuko doguz bidean

Tontorretik Pirinioen zati handi-handi bat ikus daikegu

Bisaurin alderako bistak

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.