Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Mt.Blanc massif: Domes de Miage (3.673m)




Luzera: 22Km
Desnibela: 1100md+ / 2.600md-
Zailtasuna: F. Ibilbide glaziarra. Glaziarren ohiko arriskuak.
Horrez gain, edurrezko ertz estu eta oso polit bat bat dauka, denboraldi hasieran ondo egoten dana.
Materiala: Glaziarreko ohiko materiala.
Data: 2016ko uztailak 4.
Oharrak: Interesgarria da Aig. de la Berangère, Domes de Miage tontorrekin lotzea. Guk, hurrengorako itxiko dogu. Bestalde, Domes de Miage-ko ertza, ikeragarri polita da!
HurbilketaHemen
TrackHemen

...
Mundu bat, mende bi...
mugari mugarik
zetako ipini?
...

Mendi hau igotzeko ibilbide politagoak dagozen arren, guk aukerarik errezena aukeratzen dogu, trote dezente daroagu soinean eta Leireren belaunak ez dakigu zelan erreakzionatuko dauen... hurrengorako itxiko doguz Berangereko orratza lotzen daben ibilbide borobila, edota Bionassay-era doan ertza. Horregaitik aukeratu dogu ibilbide hau, hurrengorako beste ibilbide biak itxiko doguz.

Beraz, nahiko goiz, goizegi agian, 4ak aldera esnatzen gara eta tontorrerantza goaz.






Ertza, gustiz estetikoa da, ikeragarri polita


Uste baino arinago heltzen gara tontorrera, zailtasun barik


Domes de Miage-ko ertza

Barrenean ikusten dana, Dome de Gouter al da?





Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.