Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpinismo

Ruzkiako Kanalak | Zuriza

Eskiak alde batera itxi eta Zuriza aldera goaz gaurkoan, Alano mendilerrora hain zuzen be.

Edurra botatzen agurtzen dogu Apirila, mara-mara egun guztian zehar... UFFF!! Halanbe, ezin geldi egon, ipurterre, kirol eskalada egitera goaz Linzako plaketara (krokisak). Edurrak ez ebalez hormak bustitzen, ekin ba!! Kristolako haizeagaz... edurretan... han ibili gara gora ta bera, motibaziñoa sobran dekogule, EGURRE!! Kirol eskalada barik goi mendia emotenban jajaj XD

Hurrengo egunean, domekan be, egunek egun-onik eztozku esaten... sekuleko haizeagaz eta eguraldi eskasagaz esnatzen gara... atzoko motibaziñoa berutz doa. Beno, paseotxu bet eingo dogu...
Edo... kanaletak zelan dagozen ikustera "paseotxu bet" eingo ete dogu? Beka ba, "ikusten" bakarrik goaz, jeje.  [ya-yaaaaa ezagutzen gara]


Esan ta ekin, Zuriza haranean barrena goaz, gogoa nun, hainkak han!
Egunek eztozku asko opa eiten... Gernikan esaten daben moduen, Epelako haizie! borrokatu ein beharko da ba.

Halan eta be, zelako zortea, goiza aurrera joan ahala, eguna argitzen doa, haizea mantentzen dan bitartean. Bistak ederrak dira, nahiz eta altura xumean egon (1.300-1900m) goi mendi itxura dauka,.. Maiatz xelebrea hau, eta zenbat gustatzen jakun!!

Alano Mendilerroa:
Mendilerro hau, Taxera lautadaren gainean altzatzen dan kareharrizko horma ikaragarria da. Harresi hau osatzen daben tontorrak, Ekialdetik Mendebaldera hurrengoak dira: Rincón de Alano (2.353m), Peña Forca (2.390m), Mazandu (2.222m), Atxar de Alano (2.099m), Ralla de Alano (2.167m), Trasveral (2.094m) eta Espelunga (2.106m).

Gaurkoan buelta emon izen behar dogu, ez gara gustoroegi sentitzen eta hurrengorako itxi beharko dogu. Penagaz baina bueltatuko gara, zihur!

Hemen dekozuez ibilbide osoaren oharrak:

Zailtasuna: Ezkerreko kanala (1) 40º inguru, 3.ak 50º inguru egoeren arabera. Horrez gain mixto zati errezen bat egon daiteke (lerro etenak)
Tontorrak: Ruzkia, Ralla de Alano eta Achar de Alano.
Luzera: 12Km Zurizatik edo 7-8Km Taxeratik (Joan etorria)
Desnibela: 1.000md+
Irteera lekua: Zuriza, edo edurrik ez badago Taxerako lautada.
Materiala: Bakoitzaren gaitasunen arabera. Material barik be egin daiteke, holako lekuetan trebatuta egon ezkero.
Track: hemen







Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.