Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Atxarte: Naufragos Nocturnos + Kike (5b, 105m)

Aspaldiko arantza bat kentzea tokatzen da gaurkoan, Atxarteko lehenengo espoloia igotzea Naufragos eta Kike bideetatik.


Oso (OSO!) laban eta pulituta dagoen arren, ibilbide ederra da. Hiru luze dira, 5. mailako zailtasunean.

Beraz barikuen, lanetik urtetean, Raulekin elkartu, traste guztiak hartu, turboa ipiñi, eta atoan goaz Atxarteko lehenengo espoloira.

Lehengo luzea (40m, 5b):
Kimikoakaz hornituta dago eta nahiko bertikala da. Luze hau bideko politena da, pena lehenengo luzea izatea eta ez hirugarrena. Bidean, ez gara lehenengo bilgunean geratu behar, bigarrenera heldu beharra dago, eta azkeneko zatian aseguruak urrun somatzen dira, Halan ta guztiz be, arbola bi dagoz, zintekin ondo aseguratzen da.

Bigarren luzea (35m, 5a):
Borrokatzeko luzea da hau, oso labankor dagon tximini batetik doa. Bideko gakoa da. Gainera, aseguruak nahiko urrun igartzen dira zatiren baten. Zailtasuna dagoenean, untzak hurbil dagoz. Halan eta be, nahiko ondo garaitzen dogu. Baliteke zatiren baten tximinitik joan beharrean plakatik joatea hobe izatea. Nahiz eta gatxagoa izan, atxa hobeto dago.

Hirugarren luzea (30m, 4c):
Aipatzekoa da bilgunetik urtetzean egin beharreko pasua. Ez doa gorantza, guztiz ezkerretara baizik. Emoten dau iñora ez garela joango (ez bait da ikusten). Behin pasu hori egin eta gero (erreza, polita eta ikusgarria) gorantza joan beharra dago zuhaitz batera heldu arte. Aseguru gitxi dagoz eta ez dira ikusten, baina zatirik errezena da.

Oharrak:
Bigarren luzea oso labankor dago.
5.graduan dabilenarentzat bide oso polita da, Atxarteko klasika bat.
Gomendagarria da, lehenengo espoloia igon eta gero, hirugarrena be egitea. Egitea pentsatu dogun arren, ez dozku denborarik emon. Guk 1h45' tardeu dogu bide hau egiten.

Materiala:
Luze ugaritako kirol eskaladako ohiko materiala. Daukagun mailaren arabera, pare bat friend edo fisurero eroan ezkero ez dago txarto baina ez da guztiz beharrekoa.





Krokis-a: Hemen (eskalatzeneus)

eskalatzeneus.blogspot.com -eko krokisa

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.