Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Posets & Mont Rebei

Aupa lagunak!!

Oingoan Eneko ta Leire etxean itzi doguz, ta Mungitik ein dogu "espediziñoa" Aitorrek eta biok Piriniotara joateko asmoz, baia eguraldi txarra dala eta Pirinioatan egun bat baño ez giñen egon, ta gero oso gomendagarria dan leku batera bajetu giñen: Congost del Mont Rebei.

Posets mendie igotera joan giñen Piriniotara. Ni apur bet formatik kanpo nabil, eta nogaz eta nire lankide dan Aitorregaz joan naz, mendiko lasterketetan oso postu dezenteak lortzen dabilen morroiegaz, kristolako monstruoa.


Esan doten moduen, kristolako monstruoa: ni sufritan ta bera... En fin!


Posets zan gure ibilbidean helburu bakarra, 3369 metroko mendie. Baia gauza bat da norberak jartzen dauzen helburuek, eta beste gauza bat biziek ibilbidean jartzen dozkuzen trabak. Holan dala ta, "deskuidoan" Diente de Llardana izeneko 3000koagaz ein gendun topo... Liada!!!


Eskumako argazkien ikusten da mendi hau zeinen inponente ta arriskutsue dan. Bai bai, bidurre pasa gendun!!

Diente de Llardana jaitsi ta kriston lasaitasune hartu gendun, arriskue atzean itzi gendulako, ta ya Posets-eko hasierea berton hasten zalako. Mendizale batzuk esan euskuen flipe ein ebela gugaz, oso espektakulo polite emon gendule han goien, ta argazkiek atara euskuzela, imagiñeu!! Antza 2 bide euazen: mendi horren eskumatik zihoana, eta ezkerretik. Ba gu erditik!!!

Bebai esan euskuen ya gelditzen jakuna askoz errezagoa zala, ta ordu bete baño zeozer gehiago behar zala tontorrera heltzen. Ba 40 minutu beranduago...


Eskerrak niri itxaroten joan zan! Nik beste 10 minutu behar izen nebazan.

Jaitsierea bide normaletik ein gendun. Hori bai, aitorrek neberoetatik eskietan jaisten itzel pasa eban!                                        

Hurrengo egunean Congost del Mont Rebei-ra joan giñen, paseo lasai bat emoteko asmoagaz. Aurreko egunean 2000 metrotik gorako desnibela akumula gendun 20km eta ie 10 orduko ibilaldie eta gero, ta errementeta amaitu gendun, asike 20km-ko ibilbidea euki gendun aurretik, baia askoz lasaiagoa... Prinzipioz! Izen bere, barriro lia giñen. Es que no tenemos remedioooooo!!!

Corça herritik aurrera jarraitute Pertusa izeneko ermita baten alboan itzi gendun kotxea, eta oso ibilbide eroso batetik egin gendun aurrera, begiek paisaitik kendu ezinik. Horrek bideak desfiladero eder batera eroan zozkun. Jendez beteta egon zan, leku oso turistikoa da eta, zeren eta desfiladeroko beste aldean parking bat dau, ta domingeroak hortik urteten direz 4km ein eta desfiladeroa ikusteko, baia parkina 4€ pageu behar da ta gu oso takañoak gara, jeje.




Gure ibilbideagaz jarraituteko zubi bet zeharkatu behar izen gendun, ta ibilbideko parterik gogorrena hor heldu zan: gerizpe barik, eguerdiko ordurik beroenetan 38 gradutan ta ya ur gitxigaz. 




Ibilbideko beste puntu interesgarri batzuk barrankoetan dauzen eskailera batzuk direz. Gure norantzan jaitsi in genduzen, baia igotea be oso dibertigarria izengo zan!




Beroan-beroagaz eta aurreko eguneko palizea dala eta, pajaroie sartu jakun biori, ta iturri batera heldu giñen arte oso oso txarto pasa gendun. Behin iturrire heldu ta apur bet deskantsa eta gero, ibilbidea beste umore bategaz segidu gendun Santa Quiteriako ermitaraño.


Handik errekaraño heldu behar giñen, eta hemen heldu zan gure tortura! 15 minututan itea espero gendun ibilbidea ordu bitik gora tarda gendun!!! Biderik egon ez zan lekutik bidea iten intente gendun, leku nahiko arriskutsuetatik, eta ikarea be pasa gendun, alde batetik ibilbideagatik, eta bestetik sugeak ikusten hasi giñelako, baia ya ezegoen atzera bueltarik: errekea bistara geneukan ya, eta atzera bueltatea luzea zan ta galtzeko arriskue geneukan, beraz, balorea bota ta aurrera jarraitu gendun errekara heldu arte, gorputzean oroitzapen moduan hainbat urradura ein eta gero.

Behin errekara helduta, gure ustez azkeneko partea zana baño ez zan falta: uger gurutzatzea. Horretarako erropak kendu eta motxilan eroan gendun koltxoneta baten ganean jarri genduzen ta... Al agua patos!!!

Errekea gurutzatzen ordu erdi behar izen gendun, ta Aitor oso txarto heldu bazan beste aldera, niri be handik gitxire pajaroiek emon zozten, ta itzelezko lana kosta jakun kotxeraño zegoen aldatza igoten. Hemen be, entre deskantsue eta aldatza igon, ie beste ordu pare bat behar izen gendun lerro zuzenean 400m diren bidea iteko! Benetan egun gogorra.


  Holako paliza bi eta gero, azkeneko egune ya lasaiago hartu gendun, ta piraguan ibili giñen errekatik 4 orduz.


Benetan gomendatzen dotzuet Congost de Mont Rebei, oso leku polite da, edoizen dala zuon nibela, zeren eta ordu biko ibilbidea dau, baita 4-5 ordukoa... Edo guk egin gendun zorakeriak iteko ibilbideak bebai, jeje. Honetaz gain, inguruen via ferrata asko dago, piraguan ibilteko aukerea dago, eta beste hainbeste aukera mendiaz eta naturaz gozatzeko.

Ondo ibili!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.