Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Ertzak

Lekandako ekialdeko ertza + Aldamineko ekialdeko ertza + Gurutzea

Aspalditik egiteko euki doguzen ertz bi igon doguz oraingoan Gorbeialdetik, Lekandako eta Aldamineko ekialdeko ertzak. Ibilbide borobil polita urten jaku.

Luzera: 14Km
Desnibela: 1.400m+
Zailtasuna: PD+ gure ustez. Javier Iturritxa-ren "Aristas y Crestas de E.H" liburuaren arabera IVko pasuak dekoz, baina baliteke errezagoa izatea.
Materiala: Guk, botak, arnesa, kaskoa, 30m-ko soka fiña, 4 expres, friend 2, fisureroak, eta zintak eroan doguz. Bakoitzaren mailaren arabera, gehiago edo gitxiago eroan daiteke.
Ekipamentua: Bidean untz ugertu batzuk eta kordinoren bat topeko doguzen arren, danak oso txarto dagoz. Hobe erabiliko ez doguzela pentsatzea. Untz guztixen artien ez dago ganorazko bat. :D
Arriskuak: Arriskurik haundiena ez da bideak daukan zailtasuna. Harri asko solte edo apurtuta dagoz, erreza da honekin istripuren bat gertatzea, beraz gauza bi, alde batetik kaskoa guztiz gomendagarria da, bestetik heltzen dozuzen harrietan kontu haundia euki.


Pagomakurretik urten gara, Arrabako landetarantza. Heldu baino lehen, Lekandako ertza ikustean eskumatara joango gara kanal batetik ertz hasierararte. Bertan, ertzaren hasieran, Yerai-ren plaka ikusiko dogu.

Lekandako ertza ez da gatxa, liburuaren arabera, II+ko pasuak tartekatuz III+ eta IV-ko pasuak dekiezen 3 tximinietatik igarotzen da.
Tximini honeek ertzeko zailtasun haundiena dekie, halanbe ez dira gatxak, baliteke liburuko krokis-a apur bat goitik graduatuta egotea.
Baina ez da gitxietsi behar, hatxa leku askotan apurtuta dago eta kontuz ibili behar da.
Lekandako ertza amaitzean, Arrabako landetara bide normaletik goaz. Hortik Egiriñaorutz, eta heldu aurretik ezkerrera joko dogu Aldamiñaperutz.

Aldamiñeko ekialdeko ertzera heltzeko, krokisean agertzen dan bide gorritik goaz, Ipar Aurpegiko ibilbidea. 
Bidea ez dago argi, baina bedarrezko lepoa hurrunetik ikusten da eta heltzea erreza da.
Lepotik gora goazela Muingo Haitza laster garaitzen dogu. Bertatik aurrera, liburuaren arabera I-II-ko pasu bitartetik goaz. 
Ertz honek zailtasun bi dekoz, lehenengoa da gatxena baina halanbe zailtasuna ez da handiegia. 
IV eta III+ moduan ipintzen dabe krokisetan, ez naz gai horrela dan edo ez esateko.
Krokisak dakarren gendarmea hurrunetik ezinezkoa emoten dauen arren, behin faenan sartuta uste baino errezago urteten da.
Hemendik tontorra aurre aurrean daukagu.

Behin Aldamin garaitzen dogunean, eguneko pastelaren gindatxoa ipintzea falte jaku eta Gorbeia tontorrera goaz.

Argazki batzuk:

Aldamineko tximinian


Lekandako bilgune baten

Aldamineko ertzetik zehar

Lekanda atzean itxita, Aldaminerutz

Lekandako ertza, aurre aurrean





Aldaminetik

Gorbeiako gurutzean




Krokis-ak

Lekandako ekialdeko ertza

Aldamineko ekialdeko ertza

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.