Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Txirrindularitza

Bizkargi Eguna



Batzuk oporretan ibili diren artean (ondo merezidute, dana esan behar da) beste batzuk herrie zaintzen geratu behar izen gara. Holan ba, zapatuen Gatibun kontzertue ikus ta gero, Sugandiletako BTT expediziñoa ein gendun Garateak eta biok.


Atzo juerga apur bet bota gendulez, eguerdiko 12ek inguruen urten giñen Mungitik. Ya ordureko eguzkiek berotzen eban, asike “como dios manda” urten giñen bizikletan: mallot eta kulote laburrekaz!

Laurorako bidea trankil in gendun, gure baño bide gehiau hartute, baia gero Laurotik Artebakarrararteko bidea ondo disfruta gendun, oso bista zabal eta politekaz, aeroportuko abioiek be ikusten zirelarik aireratzen.




Artebakarratik Larrabetzurako bidean buztin asko aurkitu gendun, 2km inguru oinez eta txarkoak albotik pasaten egin behar izanez. Bajada labur baña polit bat eta gero Morga erdire bajetu giñen, eta bidetik igon gendun gorarte. Esaten egon giñen, ruta bat polite izateko, gure aburuz mota guztietako paisaiak eta pistak euki behar ebazala. Eta ruta honek bazeukozen: pista zabalak, aldatz gogorrak, pista iztuek zuhaitzez inguratute, bajada ariñak… Bajada tekniko bat baño ejakon falta ruteari 10 bat lortzeko.



Denbora zan ya musika entzuten gendula, ta Bizkargi Egune zala jakinda, hararte joatea bururatu jakun. Aldatza oso, oso, oso gogorra zan, ta ezin izen gendun bizikletatik jaitsi barik igon (hurrengo baten Zornotzatik probe behar dogu!). Han, jai giro itzelean, txozna pare bat, eszenarioa kontzertuekaz eta roskilla postue medio, abituallamientue ein gendun. Ya ezan bokatarik geratzen txoznetan, asike dozena bat roskilla hartu genduzen tripa beteteko, Conquis-eko Armadagaz berbetan gendun artean.


Ya bueltan goazela, Xabik eskumako zapatilan kalea mogidute zeukola konturatu zan, ta bizikletan igon eban kolonbianu batek itzi eutsozan giltzak kalako buztiñe kendu ta kalea ondo jartzeko. Hortik aurrera, lehen igondakoa jaitsi, ta aurretik faltan botaten gendun bajada teknikoagaz topau giñen. Fisikamente be oso exigentea, baia polit-polita!!

Bidera bajetu giñen, ta erabaki gendun hortik etxera bidez itea, ta atsaldeko 5ak ziren eta lehertute egon giñelako. Oso ruta rekomendagarria, eta dudarik barik errepikatuteko modukoa!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.