Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Bastiments (2.881m)


Oraingoan Vallter2000 eski estazio inguruetara joango gara Bastiments mendia igotzeko. Elurrarekin egiteak toke eder bat emon deutso igoerari. Leirek bere belauna gero eta gehiago gogortzeko ederto etorriko jaku igoera hau.

Irteera puntua: Valterr2000 estazioa baino km 1 arinagoko errebuelta.
Luzera: 7.75 Km
Desnibela: 863m d+
Zailtasuna: Elurrarekin F+ gutxienez Col de la Marranara igotzeko. Ausartuko nintzen guk PD moduan topatu gendula... elur kantitatearen arabera leku hau asko aldatu daiteke. 
Materiala: Guk aurkitu gendun moduan, pioleta eta kranpoiak guztiz beharrezkoak.



Ibilbidea Ull de Ter refugiora doan bidezidorretik hasiko dogu Vallter2000 estazioa baino km 1 arinago. 15bat minitutan helduko gara eta bertatik aurrerantza jarraituz Col de la Marrana-ra joango gara. Ibilbidea eguraldi onarekin begi bistakoa da. Zailtasunari buruz edur baldintzen arabera Marranako lepora heltzea konplikatu daiteke. Hortik aurrera pala tente bat eukiko dogu, eskiatzeko oso gomendagarria.







Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.