Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Bacias (2.754m) - Brazatoko ibonetatik

Aspaldidanik buelta hau egiteke euki dot. 
Lehenengoz, duela urte asko, Eneko-rekin saiatu neban, bidetik nahi gabe urten eta beste mendi bat igotzen amaitu gendun. Serrato?(egun ederra ha be). Handik urte batzutara, hurrengo saiakera Erik-ekin egitea tokatzen da eta bolekin (kuadriceps edo) problema fisiko bat euki gendun eta ezin... bolak etengabe igotzen jakozen. Hau be ezta geure egune.

Gaurkoan aldiz bai, dana dago gure alde tontorrera heltzeko, ibilbidea ondo prestatuta, antzerako igoera asko eginda... ez da ezer gure bidean sartuko... edo bai?


Azkenean tontorrera helduko gara! 
....
bai...
...
baina...
Baina...gazi-gozo zaporearekin geratu gara halan ta be... ez dot ulertzen zergatik hain erreza dirudien (eta dan) mendi batek zergatik hainbeste oztopo ipintzen deuskuzen. 

Zelan heldu:
Bacias mendira igotzeko, Pantikosako bainutegira hurbildu behar da (Biescas-Panticosa-Baños de Panticosa).

Aukeratutako ibilbidea zirkularra da:
Bainutegian, Elurjauziak geratzen daben para-avalanchas delako batera doan GR-a hartuko dogu eta Brazatoko trokatik gora joango gara, beranduago Brazatoko ibonetara heltzeko, hau inguratu eta Bacias tontorreko ezkerreko lepora igongo gara zailtasunik barik, hemendik tontorra garaituko dogu eta gero ohiko bidetik jaitsiko gara.
Luzera: 14Km
Desnibela: 1.150 m d+
Zailtasuna: S2-S3

Paisai ederrak


Ibilbidea
Eskiak soinean eroan behar doguz hasierako zati baten, beno, egun guztia aurretik daukagu, fuerte sentitzen gara eta eski egun zoragarri bat daukagu aurretik, EGURRE!
Igoera ederto egiten dogu, eguraldi itzela, haize gitxi, beroa, eta paisai ikaragarrietaz gozatzen goaz piñu tartetik igotzen.

Trokatik gora goazela, ekialderantza biratzen dogu Brazatoko enbalsera heltzeko, horretarako pala tente bat igon beharra dago. Bertatik, Bacias tontorra ikus daiteke eta igoera bistakoa da. Lepo batera igo behar da, handik tontorra garaitzeko. Errez batean lortzen dogu. Tontorra garaitu dogu! Leku ederra!!

Bacias-eko tontorra (2.754m)

Tontorretik
Bertatik Piriniotako nagusiak zelatari ikusten dira... Garmo eta Vignemale gain gainean dekoguz igotzeko gai izango garen zirikatzen, zelako leku zoragarrie!

Bistak: 
N: Diente de Batanes NE: Vignemale SE: Gabietos eta Taillón S: Pico de Brazato, Pico de Mallaruego eta Tendenera SO: Peña Telera eta Peña Retona NO: Argualas, Garmo Negro, Arnales eta Picos del Infierno


Jaitsiera
Orain jaistea bakarrik geratzen da... itzel!...edo ez?

Tontorreko pala jaisten hasten gara, inklinazio politekoa, edur gogorra (transformatu gabea), baina aurreko egunean trillatutakoa. Nahiko gatxa jaisteko, batxe ikeragarriek. Eski bakotxak, euren artean ados jarri eziñik, alde desberdinetara joateko planak ein dabez antza.
Halako batean...KRAKK!! Leirek hanka trokatzen dau... sekulako jauzia! ni...danaren testigu, eskia zelan okertzen dan ikusten dot...uffff  zelako miña! belaune popatik hartzen (gitxi jota). Eta eskia fijaziotik soltau bez.
Korrika batean beragana noa laguntzeko, eskiak soltau... helikopteroan jaitsiko garelakoan nago... zihur.





Pare bat minutu geldi gagoz, sentzazioen zain, ea hainbesterako dan edo ez (halan emoten eban behintzet). Emoten dau zutunik bere kabuz geratu leikela, guztiz ez dau belauna apurtu behintzat (eskerrak). Kriston ikararekin, dana kontrolpean euki nahian, bera animatzen eta postura onean ipintzen saiatzen naz. 

Oinez jarraitu daike...pala jaitsi eta oinez jarraituko dogu ba.

Giharrak beroan dagozenez, miña ez dau emoten hainbestekoa danik, jasangarria da behintzat, beraz denbora ez galtzea eta beherantza joatea erabakitzen dogu.

Handik gitxira, eskiatzen jarraitu daikela erabakitzen dau, neska gogorra gure Leire, nabalean erabiltzen daben burdiñen parekoa, eta mendi guztia eskiatzen jaisten dogu... estilo bikainean gainera!! Miña alde batera itxiz, asko disfrutatzen dogu jaitsieraz, leku paregabea bait da...baina...pasatakoa ezin burutik kendu. Gero gerokoak.

Denbora asko galdu barik furgonetara heltzen gara, izotza, antiinflamatorioak...eta resonantzia magnetikoa zai dekoguzela.

Azkenean ematen dau meniskoa eta ligamentoak ondo dauzela...Belauneko esginze bat besterik ez! zelako librada!! ufffaaaa

GOGORRA GURE LEIRETXU!! EGURRE!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.