Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Anzotiello eta Quimboa Alto

Irteera: Fuente de los Clerigos
Helmuga: Zuriza
Tontorrak: Anzotiello (2.211m) eta Quimboa Alto (2.182)
Eski zailtasuna: Anzotiello-ko palan S3, Quimboa alto S2
Alpinismo zailtasuna: PD+ Anzotiello mendiko hegoaldeko kanalean.
Luzera: 18Km
Desnibela: 1.231m+, 1.383m-



Gaurkoan mendiko eskiekin ruta polit bat egin dogu Joxean eta biok. Anzotiello eta Quimboa Alto tontorrak egin doguz.
Horretarako, fuente de los clerigos-etik Gamuetara doan bidea hartu dogu, baina Plana de Diego-ra heldu aurretik zuzen jarraituko dogu Mallo d'o Paco Gamuetarantz.



Tontor hau hegoaldetik sahiestu eta gero, Quimboa bajoren magaletik igarotzen gara. Behin tontorra atzean izten dogunean Ipar-Ekialderantz joko dogu Paco Anzotiello leporutz (edo Anzotielloko lepoa). Lepo honetara iristean, anzotiello azpian egongo gara, eta jarraituko dogun bidea hurrengoa izango da (gorriz igoera eta berdez jaitsiera)





Igotzeko kanal txiki bat aukeratzen dogu, gure ustez PD+ zailtasunekoa, pixkat saltseatzeko. Edurra egoera bikainetan aurkitzen da eta igotzea erreza da. 

"Eski-ko rutetan bide normaletik igotzeko (gu jaitsi giñen lekutik) AD+ zailtasuna dauka, ez dot ondoegi ulertzen zailtasun maila hau...beraz zihurtatu eizue"

Behin tontorra egin eta gero, jaitsiera gozada bat da. Nahiko tentea da batzuetan eta edur bikaina aurkitzen dogu.

Anzotiellotik jaistsi eta gero, Quimboa Altorutz joko dogu.

 Quimboa igotzen goazela Anzotiello begi bistan daukagu.


Laster baten tontorra garaitzen dogu.






Quimboatik Zurizarako jaitsiera gozada bat da, nahiz eta erreza izan (S2 edo, oso zabala delako), oso polita da, zabal zabala eta ederra.





Ibilbidea Zurizan bukatuko dogu eta amaitzeko kotxean igotzeko mesedea egingo dozkue lagun oso jator batzuk, ESKERRIK ASKO!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.