Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Txapas (IV+, 90m) | Atxarte

Gaur Leire ta biok Atxartera hurbildu gara Txapas bidea egiteko. Udazkena gogor sartu da eta haize gogorra eta hotz ikeragarrixe euki dogu bidean zehar. Ixe ixe goi mendiko ambientie euki dogule esango neuke.

Bideak 3 luze dekoz parabolt eta kimikoekin ederto babestuak.
L1: Lehenengo luzea diedro batetik doa, pasu arraro bat deko erditik edo (nik erdi-babaresan ein dot), berez IV+ eko zailtasuna dauka, baina arraroa da. Halere ondo urteten da.
L2: Luze oso erreza eta nahiko motza, txapa bi bakarrik dekoz baina oso erreza da, III edo. Autobabesteko oso errez dago. Bilgunetik ezkerretara urtetzen da diagonalean arbusto-arbola baten albotik gero gora tiretzeko (hasieran, bilguneko irteera ez da errez ikusten).
L3: Luzerik politena, babaresa horizontal oso eder batetik urteten da (biako pasurik politena). Ez da zaila, baina patioa dauka. Gero tximini batetan sartzen gara gorantza tiretzeko, tximini honek beste IV+ eko pasu bat dauka. Babaresa soilik egitearren bideak merezi dau.







Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.