Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Garmo Negro (3.051m)

Pantikosa aldera goaz oraingoan, aspalditik begi puntuan daukagun Garmo Negro mendia egitera.
Aurreko egunean Biescas-eko ferrata bidea eta Escarrillako luze ugaritako bide luze bat egin eta gero, Baños de Panticosa-ra goaz, guztiz nekatuta, lo egiten.

Garmo Negro, edur barik badago, mendi erreza da (F), baina nahiko gogorra 1.500m-ko desnibel positiboa gainditu behar dalako.

Zailtasuna: F
Luzera (igoera): 5Km
Malda: 1.500m (Positibo)
Iraupena (igoera): 3h30'

Igoera hau hasteko, Baños de Panticosa-ko Casa de Piedra aterpetik hasiko dogu, bere bide normala jarraituz. Leku hau oso polita da, gainera bertatik 3milla metroko mendi mordoa egin daitekez, Argualas, Algas, Infiernos...esaterako.

Balneariotik urten eskero (1.660m), mendebalderantza tiretu beharko dogu, Argualas-eko errekaren ezkerreko albotik gorantza. Laister "Majada baja"-ko landetara helduko gara, bertatik Ipar-Mendebalderantza jarraitzeko (Pondiellos-eko leporantza).

2.400 metrotako garairera lortzen dogunean (2h15), ezkerretara biratu beharko dogu, Argualas eta Garmo Negro bitartean dagoen lepoa erreferiantzat hartuz. Bertan, Garmo Negro eta Pondiellos-eko Orratz azpitik ibiliko gara (kontuz neguan).

Behin lepo antzekora heltzean, aldatz gogorrari eutsiz laster helduko gara tontorrera.

Goitik ikusten diren bistak paregabeak dira, Infiernos, Algas, Argualas, Midi d'Ossau, Balaitus, Pallas, Arriel, Gran Facha, Vignemale...buf PASADA BAT!!




Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.