Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Coll de los Ladrones | Pepon Valenzuela (IV+, 90m) | Canfranc estación (Valle de Aragon)

Gaurkoan "Pepon Valenzuela" bidea aurkezten deutsuet. IV+ zailtasunekoa eta hiru luzetakoa da, ekipatuta dago baina salero onarekin, pasu batzuetan nahiko urrun sentitzen dira seguruak beraz, fisurero pare bat sartu beharko dira batez be lehenengo luzean. Halan ta gustiz be, konfidantzarekin bagoaz eta horrelako alejeetara ohituta bagagoz, ez dira guztiz beharrezkoak.


Seguru guztiak ez dira parabolt-ak, tornillo arraro eta buril batzuk parabolt-ekin tartekatuta dagoz.

Lehenengo luzearen azkeneko pasuan segurua apur bat urrun sentitzen da (5-6m) eta ezin da gauza askorik sartu, bilgunea baino metro bat arinago nahiz eta Camalot gorria sartu doten (fisura horizontal baten), ez da oso ondo geratzen plakako pasu bat dalako.

Zailtasunari dagokionez, bide zaharra danez, gogortxue da, baina IV+ gradua ondo jarrita deko. (Nahiz eta bi egun lehenagoko Esquit-eko 5c-ak samurragoak izan jaja)

Halan ta gustiz be, bide oso polita da, haraneko klasika bat. Egiteak merezi dau.

R1-etik irteera ondo babestuta dago
eta desplome txiki baten azpitik doa.



Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.