Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Auñamendi - 2.507 m -

Ofizialki Bearn eremuan dagoen arren, Nafarroako mugatik kilometro bat baino gutxiagora dago tontor hau, Euskal Herriko mendirik altuena askon ustez.

Horrez gain, historian zehar mendi hau sakratua izan da "Yanagorri"-ren, hau da, Mari-ren etxea bait da. Lescun-en diñoenez, bertatik bialtzen ebazen ekaitz eta trumoiak. Beste leku batzuetan, antza danez, Auñamendin "Maithagarri" delako bat bizi zan bere zillarrezko jauregi batetan.

Dena den Auñamendi, mendebaldetik hasita 2.500m-ak garaitzen daben lehen mendia da. Eta mendi honen itxurak asko erakartzen gaitu, bere piramide itxurako tontorrarekin.


Irteera puntua: Pierre St. Martin (Ernaz-eko lepoa)
Zailtasuna: F
Malda: 1.000m (positibo)
Luzera (joan): 6.5Km
Iraupena (igoera): 3h

Pierre St. Martin bertatik urtengo gara (1.760m). Arlas mendia begipuntuan eukiko dogu, bere magalera heldu arte. Behin Arlas-pera heltzean, Anie mendia argi ikusten da, eta norabide berberean doan bidetik joko dogu momentu guztian.
Behin Auñamendi-pera heltzean tximini moduko batetik igon beharko dogu (F), udako bide normala hau bait da (Neguan, ekidin). Behin aldatza igotean, tontorrera heltzen gara (2.507m).





Mendi oso ederra eta estetikoa da, ez dauka desnibel larregirik eta uda garaian Pirinioekin lehen hartu-emon bat eukiteko aproposa da.
Neguan aldiz, kontuz euki behar da azken aldatzarekin izotza, elurjauziak... baldin badagoz.

Oharra: Txango guztia karst eremutik doa. Behelainoarekin nahiko gatxa da norabidea jarraitzea.

  




Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.