Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Tuc de Mulleres (3.010m)

LABURPENA
MALDA: 1.700 m (+)
IGOERAREN LUZERA: 8 km.
IGOERAREN IRAUPENA: 4:00 ordu
ZAILTASUNA: F+ (I+/II-ko pasuak Mullereseko mendilepora heltzeko.)
IRTEERA PUNTUA: Vielha-ko tunelaren Hegoaldeko aldean (1.620m).


IBILBIDEA
Vielha-ko tuneletik Mendebalderantza hartuko dogu errekaren paretik ur-jausi eder batera heldu arte. Bide gehiena HRP bidetik doa, eta aukera ugari badagoz be, bidea jarraitzea erreza da.

Mulleres-eko haranetik gora goaz

Gure helburua hurrunean ikusten dogun arte

Bidean, ur jauzi polit bat ikusiko dogu


Basoa zeharkatu eta gero, Pla de Aiguamoll-era helduko gara, eta aurrera jarraituz, Mulleres-eko aterpera helduko gara (2.360m 2h). Inguruan mendiko ibon batzuk ikusten hasiko gara, 3 dira guztira.


 Bista ezinhobea hoteltxo honetatik

Eguneko helburua urrun dekogu ondiño, eta gainera gatxa emoten deu, harresi ederra bait deko

Gure bideari ekiñez, aurrera dihardugu.

Atzean izotz zati txiki edo "nevero" batzuk itxiko doguz eta bidea jarraituko dogu.

Bidea nahiko "zikiña" da, harri bloke pilloa, hito larregi...baina norabide bakarra dago jarraitzeko, gorutz. Azken harresira heldu arte. Hemen F+ eko pasuren bat aurkituko dogu, nahiko erreza (kontuz izotzarekin batezbe jaitsieran) eta harresi itxurako pasua gurutzatu eta gero, lepo batera helduko gara, bertan Mulleres-eko ertza hartuko dogu tontorrerarte.

Harresia igotzen (F+)

Harresia igo eta gero, atzekaldetik joko dogu, ertzera heltzeko (F+ ekidingarria)

pasu txiki hau igaro eta gero, ertz errezetik goaz (F)

Tontorra!!

Goitik ikusten diren bistak paregabeak dira, Aneto gain gainean dekogu.

Jaitsieran egindako laguntxo bat

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.