Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Ertzak

Pic de Tristaina (2.878m). Pic del Étang Fourcat (2.859m)

Tristaina mendia Andorrako Ordino-Arcalis eski estaziotik hurbil dago. Berez, ez da Andorrako mendi garaienetakoa, baina oso ezaguna da bere bista eta ruta politarengaitik.

Gaurkoan ruta borobil bat egingo dogu, Pic de Tristaina (2.878m) eta Pic del Étang Fourcat (2.859m) batuko doguz. Horretarako tontor biak batzen dituen arista edo ertza zeharkatuko dogu (II-).

Arista hau egiteko, ez da material berezirik behar, baina ertzetik joan nahi bada, PDinf. tako zailtasunak aurkitu daikeguz nahiz eta bertatik pasatzea ez dan nahitaezkoa.



Beraz, Arcalis eski estazioko goiko aparkalekutik urtengo gara Ipar-Ekialderutz, Tristaina zirkorako bidean. Harantza goazela, Iparrerantza, mendiko ibon batzuk ikusiko doguz, "Estany Primer", "del Mig" eta "Mes Amunt". Banan banan 3 lakuak pasatzerakoan, Ipar-ekialderantza tiretuko dogu  barriro, Tristainako aldatza aurrean euki arte.

Estany Primer gainetik pasatuko gara





Tontorrerako bidezidorra jarraituz (Iparra), puntu batetan trepadatxu errez bat topatuko dogu (I), zailtasun bakoa.
Lehenengo trepadatxoan (I)

Hemendik aurrera jarraitzea bakarrik geratzen da, tontorra egiteko.

TONTORRA!!
Pic de Tristaina (2.878m) Pica d'Estats atzean daukagula

 Bistak:


Orain, Pic del Étang Fourcat-era doan ertza hartuko dogu, erreza eta oso polita. Zailtasunari buruz, ez dakit zer esan, F+ eta PD- bitartean egongo da, nundik sartzen zaren arabera, gehienetan zailtasunak alde batean itxi daitekez.

Ertz entretenigarria da.
 Ertza



 Ezagutu genduzen katalan batzuk

Alde batera itxi ezin daitekeen pasu bakarra hau da, II- edo, baina jaitsieran.

Ikus daikezuen moduen, pasu konplikau gehienak alde batera itxi daitekez, baina berez ez dira zailegiak.

Atzera begiradatxo bat...

Ertza amaitzean mendebaldeko tontorrera heltzen gara, eta bertatik tontor printzipalera goaz.



Jaisteko, tontor bien bitartetik (mendebaldekoa eta Etang Fourcat) hegoalderutz doan bidea hartu, Port de Tristaina-rarte. Hemendik aurrera, aukera bi daukaguz, Estanny Creussans-erutz tiretu, edo Ekialderutz bajatu, bide printzipal bat hartu harte, eta hemendik ariñago ikusi doguzen lakuetatik bera aparkalekurarte. 

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.