Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Pirineo naparretik zeharkaldia

Mendia egiteko bidaiatu, edo bidaiatzeko mendia egin. Guk ere ez dekogu bape argi.

Oingoan eguraldi partea oso fidagarria ez dala ta Erdialdeko Pirineoak alde batera izten doguz eta Linza aldera eskapada bat eitea pentsau dogu Matxorri, Beloci ta hirurok.


Plana lehenengo gauean pentsatzen dogu, Matxorriren proposamen polita, bi eguneko zeharkaldi nahiko gogortxu bat egitea da gure asmoa. Linzatik hasi eta Txinebral de Gamueta tontorra egin eta gero Lescun alderantz tietuko dogu txoko ederrenak ezagutuz. Lo egiteko leku eder bat topatzen dogu, Atxerito-ko iboia.

Hurrengo egunean, Ansabereko Spigolo azpitik pasatuz Petretxema mendia egiten dogu, eta bide normaletik jaisten gara Linzarutz.

1.eguna

Txinebral de Gamuetarutz gogor

Tontorra!
Chinebral de Gamueta (2.329m)

 Beranduago, Gamueta-ko kollauetik bera goaz, Guarrinza-rako bidean.
Haran oso bakartia topatzen dogu, bizitazunez beteta, eta oso ederra.




  


Guarrinzara heltzean, bertako errekako potzuen hankak freskatzen doguz eta deskantsatu egiten dogu, oso gustora.

Geldialditxoa eta gero, Barranco de las Foyas-etik gora goaz, Atxerito-ko ibon-a topatzeko asmoz.

Ibilaldian zehar lagun barriak egiten doguz.

15km egin eta gero oso nekatuta gagoz...

kostata, baina heldu gara gure txokora

Afari on bat eta gero, izarrak zenbatzera!

Atxeritoko ibonetako tritoiei buruzko informazio oso interesgarria hemen


2.eguna

 Esnatu eta gero, astiro astiro, atzo jarraitu gendun HRP ibilbidea jarraitzen hasten gara, baina laister alde batera itxiko dogu, Ansabereko Spigolo-rutz ahalik eta gehien hulbiltzeko asmoz.

Matxorri, atzean Hiru Erregeen Mahaia dekolarik






Ansabereko Spigolo


Petretxemako kollautik gora, aldatz ederra daukagu ondiño tontorrerarte, desnibel ederra.

Tontorra!
Petretxema (2.371m)






Petretxematik, bide normala erabiliz jaistea bakarrik geratzen da gure zeharkalditxoa zerbezekin ospatzeko!!!

AUPA SUGANDILLAK!!!


Laburpena:
1.eguna
Luzera: 16.3Km
Desnibel positiboa: 1750m
Desnibel negatiboa: 1134m

2.eguna
Luzera: 12Km
Desnibel positiboa: 764m
Desnibel negatiboa: 1271m


Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.