Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada krokisak

Pikutxis-eko krokis-ak

Oraingoan San Fausto eskolako Pikutxis sektorea dakartzuet, hasiberrientzako paregabea, eskola bardiñeko beste lekuen aldean, gradua oso errez bait dago hemen.


Bertara heltzeko lehendabizi, Lizarra alboko Eraul herrira joan beharko gara, bertako parkiñean aparkatu, eta eskolarako bidea hartuko dogu. Dudatan bazabize edozeini galdetu, gendeak badaki non dagoen eta. Krokis mordoa dauken taberna bat dago parkinetik gertu.


Horma "mirador de lazkua" azpian dago, merezi dau behatokira joateak eta bertatik bueltatxo bat emoteak, fosil mordoa ikusi daikeguz, eta bistak paregabeak dira. Eguneko azken orduko iluntze politak ikusten dira behatokitik.

Eskalada horman bide dexente topa daikeguz 24 bat gutxi gora behera, ezkerretik eskumara gradua gogortzen doalarik, IV.gradutik V. gradura. 6. graduko hiru bide ere badagoz. Ekipamentua oso ona da, eta seguruak nahiko hurbil dagoz.

V. graduko bideak oso errezak dira, eskolako beste sektoreetakoak baino errezagoak.

Beraz, leku ona da hasiberrientzat, gradu bajukoa eta ondo ekipatuta dagoelako.






Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.