Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Aiztondo eta S.Fausto

Asteburu honetan Egoitz eta neu batu gara asteburu pasa eskalatzen joateko. Zapatuan Uharte Arakil-eko Aiztondo hormara goaz, luzeetako eskalada egitera. Bertan bide bi egiten doguz, bakoitza 110m ingurukoak eta lau luzetakoak, "Hegoaldeko klasika" eta "Iñaki Goñi" bideak aukeratzen doguz. Arratsaldean deportiba egitera goaz eta Egoitzek 6b+eko bide bat egiten dau.


Igon doguzen bideak hurrengoak dira

Hurrengo egunean San Faustora goaz, bertan lau bide egiten doguzelarik 6b, 6a+, 6a+ eta 6a gradukoak, denak oso politak (baina niretzako nahiko gogorrak)

Aiztondoko eskaladari buruz, leku oso aproposa da luze ekipatuak egiteko.
Ni aspaldian nenbilen luzeetako biderik egin gabe, beraz urduritasuna agerian euan. Ala ta gustiz be, sentsaziño onakaz amaitzen dogu, eskalada ederra egin dogu.

Aiztondoko horma Aralarko San Miguel mendiaren zati da. Harria oso itsaskorra da eta bide gehienak harri trinko eta begetazio gutxi dagoen tokitik doaz. Lekua aproposa da bide luzeetan ibiltzen hasteko bideak ondo ekipatuta dagozelako.

Hemen joatzuez bideen krokisak.

HEGOALDEKO KLASIKA 100m 5c


L1 (10 aseguru, 4b): Plaka etzana eusteko leku onekin. Bilgunea baino apur bat lehenago zertxobait bertikalagoa.
L2 (9 aseguru, 5a): Hasieran diedroa. Hirugarren aseguruan ezkerrera jo. Eskuinetik ezkerrera doan arraila batetik jarraitzen du.
L3 (7 aseguru, 5a): Eusteko leku onak dituen plaka bertikala hasieran. Belar pixka bat eta ezkerrera jotzen duen arraila ondoren. Horma txiki bat bloke batean bilgunera heldu baino lehen.

L4 (7 aseguru, 5c): Horma bertikal txiki bat hasieran eusteko leku honekin. Sabaira heldu arte pareta nahiko etzana da (aseguruak nahiko urruti). Sabaian dago bideko pasagune zailena, baina oso ongi babestua dago.

IÑAKI GOÑI, 115m 5c
L1 (30 m, 9 aseguru, 4c): Plaka etzana. Gero eskuinera jotzen du eta berriro zuzen bilguneraino. Bigarren aseguruaren parean bidearen izena idatzita duen plaka metaliko bat dago.
L2 (30 m, 10 aseguru, 5b+): Eskuineko parabolt lerroa hartu. Plaka etzana. Laugarren asegurutik eskuinera pasa. Eskuinean dagoen pitzadura batez lagunduta kanal modukoan sartu. Tarte honetan eskuekin baino oinekin eskalatzen da. Bilgunea eskuineko plakan dago ipuru baten parean. Ez nahastu goian, kanal barruan,  ikusten den bilgunearekin.
L3 (30 m, 14 aseguru, 5c): Plaka etzana hasieran, baina gero bertikalagoa bihurtzen da. Sabairaino zuzen igo eta bere ezker aldetik igaro. Sabaitik irten eta azken plaka bat igo bilgunera iristeko.
L4 (25 m, 9 aseguru, 4b): Plakatxo oso etzana hasieran. Pitzadura-kanal bat zeharkatu eta beste plaka bat apur bat bertikalagoa, azken bilgunera iristeko.  

Erreferentziak: eskalatzeneus

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.