Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendi Martxak

EMFko mendi martxa (Elgeta) 22Km

Oraingoan EMFko mendi martxa egin dogu, finalisten jaia dana, Elgetan. Kartelean 25km direla jarri arren, 22km-ko ibilaldia da. GPS-aren arabera, 5Km/h-ko abiadura eroan dogu, eta asko disfrutatu dogu, entrenatu barik egon arren, sentsaziño onekin amaitu dogu martxa. Paraje ederrak ezagutu doguz, tontorretan Anboto eta Oiz inguruko mendiak ikusten ziran, eta eguraldi ona egin dauelez ederto pase dogu.



Ibilbidea urrengoa da:
ELGETA - INTXORTA - ERDELLA - AIXOLA - EGOARBITZA - AZKONABITZA - ELGETA. (25 km)

Zorionak finalista guztiei, eta eskerrak EMF-ari, horrelako ekintzak antolatzearren.

Hurrengo urtean, errepikatzeko modukoa.

Bideo bat daukazue hemen, laister argazki batzuk eskeiko dotez.

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.