Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Chinebral de Gamueta 2.329m

Linza aldera joan gara oraingoan Leire eta biok domekako eguraldi ederra aprobetxatzeko asmoz. Edur eta egun ikeragarrie tope dogu. Gamueta mendia oso ederra da, teknikoki erreza, eta eukin genduzen kondiziñoetan topau eskero eskiatzeko oso gomendagarria da.

*argazki hau Atxerito mendira atarata dago

Eskiekin ibilbide hau egiteko, onena "Fuente de los Clerigos"-etik urtetea da, gu aldiz, Linza-ko aterpetxetik urten gara, Leire raketakin doalako eta lo aterpetxe alboan egiten dogulako.

Egun ederra dala eta, asko motibatzen gara. Aurreko egunean eguraldi oso eskasa egin eban, baina gaur lainorik ere ez dogu ikusiko egun osoan zehar. Hotza bai topatuko dogu -7ºC inguru gauean, baina ondo egin dogu lo furgonetan.

Linza-tik gertu dagoen "Paso del caballo"-tik pasatzen gara. Hasieran eskiekin pasatzeko gatx egongo dala pentsatzen dogu baina uste baino askoz errezago dago, eskiekin pasatzen naz.

Hurrengo argazkian, zaldiaren pasua zeharkatu ondoren

Hemendik aurrera, baso eder batetik goaz metalezko etxola batera heldu arte.

Behin etxolara heltzean, basoa amaitzen da eta Gamuetako pala ikaragarria ikusten dogu.
Gorantza goaz


Bidean deskantso batzuk egiñaz, parajiek ikusteko
Atxerito mendia gertu dekogula emoten deu
  

Bista ikeragarrixek dekoguz gorantza goazen lekutik
  
Tontorrera heltzeko arista errez, zabal eta eder bat zeharkatu behar da


TONTORRA!!
CHINEBRAL DE GAMUETA (2.329m)

Tontor benetan berezia izen da guretzat, asko disfruteu dogu, eta tontorreko bistak apartak dira.




Eta beherantza goaz, jaitsiera bikaiña da!
Hemen aukera bi dekoguz, igon garen lekutik jaitsi edo Hego-Mendebalderutz bota gaitekez. Jaitsiera hau hobeagoa da, baina malda hauetarako plakak gaur txarto egon daitekez, beraz etorri garen lekutik goaz, gainera leire raketekin dator, beraz, igon garen leku bardiñetik jaitsiko gara, leku ederra da eta.







Zelako gozamena! Gamuetako palak oso ederrak dira!
 Eta ibilbidea ez luzatzeko, "paso del caballo" delakotik goaz, txangoa larregi ez luzatzeko...

Berriz ere errepikatzeko moduko mendia izan da! 
OSO GOMENDAGARRIA
HURRENARTE!!




Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.