Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Ramales: Eskalada + Espeleo!!

Ramales aldera jo dogu oraingoan eskalada eta espeleologia apur bat egiteko asmoz.

Eguerdiko 5ak arte eskalatzen diardugu bide errez eta guretzako behintzat hain errezak ez direnak ere ahalegintzen...





Gero, Cueva Mur barrenetatik goaz eta 4h-tan zehar koba zati eder bat ikusten dogu, bere gatera, galeria eta txoko ederretatik zehar. Krokisa hemen doakizue, sakatu gainean handitzeko.

Prest gagoz barrure jueteko, HOR GOAZ!
 

Koba barnean rappel-ak eta gaterak gainditu beharko doguz.





Galeria ederrak dagoz bertan, estalaktita eta formazio bitxi eta ugarirekin, kobazulo oso polit eta interesgarria da.






Behin gure abenturatxoa amaituta, gaueko 10ak aldera heltzen gara furgonetara, deskantsatzea tokatzen da, bihar Orozkoko mendi martxa datorkigu eta!! EGURRE!



Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.