Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

San Faustotik eskaletan

Asteburu oso interesgarria egin dogu oraingoan, Beloci da neu gorputzari kaña apur bat ematera animatu gara eta.

Bariku atsaldean urten eta martitzenerarte egon gara Nafarroa eta Hueska-ko paraje zoragarriak ikusten.

San Fausto, Lizarra (Uztailak 27, 28 eta 29)
Lizarra inguruko San Fausto-ra hurreratu gara Belociren hiru lagunekin, Egoitz, Natalia eta Gorka-rekin, zehozer eskalatzeko asmoz. Bariku gabaz heldu gara bertara eta afari ederra jan eta jarraian  (4 hamburguesa bakotxak :D )furgonetan lo egitea tokatzen da... Biharko eguna oso gogorra izango da eta!!





Aspaldi nenbilen ezer eskalatu barik, konfidantza faltak eta beldur apur batek beti atzera botatzen ninduen... baina asteburu hau desberdina izan da!!

Egoitz eta Gorkari esker eskaladari buruz pilloa ikasi dogu eta San Faustoko txoko ederrak ikusi eta eskalatu doguz.

Bi egunetan zehar, Prehistoria eta Pikutxis sektoreetan izan gara IV-tik 6a+ erainoko bideak igotzen ahalegintzen. Benetan leku guztiz gomendagarria da, bai hasi berrientzat eta bai 6. gradua menperatzen dabenentzat.















eta hurrengo egun bietan... PIRINIOETARA!!!



Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.