Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Txirrindularitza

Aste Santue Labastidan... BTT???



Aupa!! Aurten Sugandillen parte bat Monegroetako BTT Maratoi Erdie itekotan da, ta hori dala eta eskapadatxue in gendun Labastidara Aste Santuen, bape probetxosoa izen ez dan arren.

Eguen gabaz urten giñen harantz Matxorri, Garatea ta neu. Bariku goizean bizikletan urten giñen, ta nahiko bero iten zauen. Ordubete daroagula, derrepente hotzitu in zauen, ta hurrunean trugoi zaratak entzun genduzen. Buelta hartzea erabaki gendun, Garatea ta Matxorri pistetatik, ta ni bidetik arinau heltzeko. Bidean txingorra hasi zan, ta, hotza + txingorra, eskuetako miñe ezin izen neban aguanta, ta pare bat alditen gelditu behar izen nintzen. Matxorri ta Garatea heldu zirenerako ni ya dutxata egon nintzen, ta Garatea jausi in zala esan zoztien ta belauneko miñegaz zauen. Pena bat izen zan, egun osoan ezauen euri gehiau ein da, ordubete bota zauen txingorra, ta nahikoa izen zan gu etxera eroateko ta arropak ta zapatillak busti-busti izteko, asike atsaldean be ezin izen giñe urten bizikletan, ta Haro-ra joan giñen Asier Leon ondarrutarragaz zeozer hartzen.

Hurrengo egunean, eurie izen arren, Matxorri bizikletarako gogoakaz egon zan, ta bera bakarrik urten zan bizikletan, Garatea belauneko miñegaz, ni erdi gaixorik, eta hurrengo egunetarako eguraldi ona emonda zauenez, pentsa gendun onena atseden hartzea izengo zala. Asique Matxorri bizikletan joan zanean gu erosketak iten joan giñen. Edo joateko izen giñen, hobeto esanda. Labastidatik urten aurretik kotxea apurtu jakun (barriro beeee?????), ta zapatu eguerdie zalez astelehenerarte itxaron gendun gruari deitzeko, ta erosketak atsaldean in genduzen Matxorrin kotxeagaz. Egun baterako suerte txar nahikoa ez bada, Matxorriri nire GPSan lokatza sartu jakon, ta horrek GPSak bere azken berbak esan dauz.

Domekan ya Garatea ta biok bakarrik egon giñen, ta bizikletan urten giñen eguerdi partean. 11 km daroaguzela Garateari poste bi artean zauen kate bat saltatea okurridu jakon. Ideas de bombero que acaban en el ambulatorio. Kriston ostie hartu eban da eskerrak anbulatoriorako bidea bidetik kilometro bat aldatz beheran zan, ze  belaunean zauri elegante bat euki zauen. Baia txarrena sahietsetako miñe izengo zan gerora, hurrengo 2 egunetan ezan etxetik urten be ingo ta. Eske, salir 3 veces de casa ta 3tan zeozer: 2 aldiz jausi ta bestean kotxea apurtu!


Ganera astelehenean kriston eguraldie euki gendun, ta ni atsaldez joan nintzen bizikletan 30km inguru iten, pista barriek topetan, eta piloa disfruta nauen, Ebro ingurutik ibili nintzen eta, erreka inguruko paisaiak ikusten. Ganera ibilbide polit pare bat ezagutu nebazan, eta nahiko ritmo onean ta gustura  joan nintzen, que mas se puede pedir? Ta hortik kotxean bile joan arte ezan ezer gehiau interesantea pasa, ze hurrengo egunean euri piloa in zauen eta egun osoa bota gendun ordenadoran ta bideokonsolara jolasten. Bueno, guzurre: jantokiko mahaiegaz eta paper higienikoagaz ping-pong-eko mahaiea in gendun ta horretara be ibili giñen martitzenean.



Azkenik eguenean kotxean bile joan giñen bizikletan, ta jan ta Galdakaoko ospitalera joan giñen Garateak sahietsetan zer dekon jakitekotan. Antza ezteko sahietsik fisurata, pentsaten gendun moduen, inflamaziñoa baño. Aber aste pare baten kentzen jakon... Hurrengorarte!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.