Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Mendiko eskia: Saint Lary




Saint Lary aldera jo dogu oraingoan Joseba, Erik eta neuk hango parajietako mendi batzuk egiteko asmoz.
Hasieran, Pic edo Turon de Neouvielle egiteko asmoak euki doguz, baina hasiera puntura (Cap de Long) kotxez hurbiltzea benetan gatx euen. Beraz gure planetan aldaketa batzuk egin eta gero, hurrengo rutak egin doguz:

1.Eguna: Pico de la Agulleta (Pic de l'Aiguillette), 2.524 m

Inguruko hirumillako gehienetara hurbiltzea hain gatx euenez, Bielsako tunelera hurbildu gara, Ipar-eko aldera, Pic de l’Aiguillette egiteko asmoz.
Tontor hau altuera humillekoa, eta teknikoki erreza den arren, bertako parajiek ezagutzeko eta mendiko eskian hasteko ruta oso gomendagarria da.







Nahiko ritmo onean egiten dogu igoera, erraza eta nahiko laburra bait da.

Tontorretik troumouse eta La Muniaruntz kriston bista politak ikus ditzakegu.




Jaitsiera disfrutatzekoa da, oso zuzena kotxerarte.
Nahiz eta edurra zatika desberdin egon (Hautsa-Udaberri edurra - Hautsa...) asko disfrutatzen dogu jaitsiera eta 40’ ingurutan behean gagoz.

Arratsaldea Saint Lary-n igarotzen dogu, eta zerbeza batzuk edan eta gero, “Bureau des guides de montagne” (mendi gidarien ofiziñara) hurbiltzen gara biharko rutaren bat galdetzeko asmoz.

Mendi gidariak, oso jatorra portzierto, Piau Engaly inguruko mendi bat gomendatzen deusku, eta beraz bertara hurbiltzen gara.

Pistetan lo egiten dogu, Joseban super furgo atomikoan! BAYA LUJO!


2.Eguna: Lenquo de Capo (2.716m) + Pic du Piau (2.696m)

Gaurkoan gorputzeri kaña gehiago sartzekotan gara. Beraz Lenquo de Capo-rantz habiatzen gara. Bidea ez daukagu guztiz argi, baina dudak argitu eta gero, leku benetan politxetik, gora egiten dogu 1300m-ko desnibela gaindituaz.

Hurrengoa da egin dogun ruta, bai igotzen, bai jaisten.





















Tontorrean, bistak apartak dira.







Tontorrean






Jaitsiera, ez aiztutekoa da, benetan espektakularra eta ederra.
Hemen jaisteko preparatzen gagoz














Parking ingurura jaistean, oraindik goiz danez, beste mendi bat egitea otu jaku, Pic du Piau delakoa, eta Piau Engaly-ko pistak hartuz, gorantza goaz.
Beste 1.200m inguru igon eta gero, tontorra egiten dogu.
Azkeneko zatian krampoiak erabiliz eta tontorreko arista erreza gurutzatuz heltzen gara tontorrera.
 
Jaitsiera pistetatik egiten dogu 15minutu baino gitxiagotan... EGURRE!


Beraz, asteburu benetan ederra igaro dogu, niretzat paraje barriak diren hauek ezagutzen.

Hurrengoaren zain...

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.