Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Ordesa: 9 Hirumillako 3 egunetan, Piriniotatik trabesia



Ordesara goaz oraingoan Txitxar Bedaru eta neu, 3millako batzuk egiteko asmoz. Ruta interesgarri bat otu jat eta besteei komenta deutsadanean pozarren animatu dira. 




1.Eguna:
Hasteko, Pradera de Ordesatik hasi eta Faja de las Flores egitea pentsatu dogu, gero, Deskargador mendiaren albotik pasatu eta Casteret koba pasatuz, Casco mendia egitea da gure helburua lehenengo egunean.

2.Eguna:
Torre azpian lo egin eta gero, vivac-ean noski, Torre-a igotzen dogu eta gero, arista azpitik doan bidetik Espaldarantz habiatzen gara. Motxilak alde batera utziz, Espalda igon eta gero, eta gero Picos Cascada egiten ditugu, Occidental, Central (Brulle) eta Oriental-a. Azken hau bere Hego aldetik igotzen dogu, F+ eko paso bat dauka eta horren ostean arista labur bat. Azkenik, bide normaletik bajatu eta Pico de Marborerantz goaz. Hau igo eta gero, jaistean, Gorizerutz habiatzen gara, baina bidegurutzean Perdido-rutz joatea erabakitzen dogu motxila barik. 
Azkenik Gorizera goaz afaltzen eta hango landetan Vivac egiten. Gaba txarra, euria eta ekaitza egiten digu, baina fundaren laguntzaz, zehozer lo egitea lortzen dogu.

3.Eguna
Bedaruk ez dau bere gaurik onena pasatu, normala, egon dan ekaitzarekin, ez da gaurik onena izan Vivac egiteko. Armosua Gorizen jan eta gero, Escaleras eta Añisclo mendiak igotzea erabakitzen dogu. Escaleras igo eta gero, ez dogu bidea argi aurkitzen, eta jaistea erabakitzen dogu. 
Behin gorizera heldu eta gero, Cola de Caballotik igaroaz, Pradera de Ordesarutz tiretzen dogu, gure txangoa bukatuaz.

































Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.