Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada krokisak

Indusi -ko krokisak


Indusiko txapa batzuk (20) ostu ebezan, beraz, ekipatzaileek, egozen bideak kentzea erabaki eben. Beranduago, berrekipatu ebezan eta sikarekin parabolt-ak babestuta dagoz. Lehenengo bidea ez dago ekipatuta, baina bilera badu.


Nahiz eta Indusi eskaladarako oso ederra ez izan, batez ere, Baltzola eta Lamindao gertu daudelako, umeekin edo hasiberriekin joateko ondo dago.
Heltzeko, Dimako portua igoten hasi, eta bide parean dago, ermita baten alboan.
Zailtasun maila oso erreza da, IV.
Argazkian datozen baino bia pare bat gehiago dago, eskumarago, bat artifizialekoa, eta deportibako beste errez bat.

Fisurero eta friend-ak erabiltzeko ez da leku aproposa, fisura gitxi dagoz, eta dauzenak apurtu daitekez. Batenbatek eutsi leike. Arroka zubiak badagoz, batzutan kordinoak pasatuta dagoz.

Esandakoa, eskalatzen ikasteko, edo ez dakitenekin joateko leku aproposa.

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.